Super Amara BAT

2017/18ko Kirol Ekintzak IREKIAK


Klubak 2017 – 2018 denboraldirako eskeintzen dituen zerbitzuak aurkezten dizkizuegu

 

Email bidez izena eman dezakezute Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.helbidean, edo telefonoz 625 261 351 zenbakian. Gure web gunean ere izena eman dezakezute beheko atal bakaoitzeko botoian klika eginez.

atletismo eskola BAT

Jardueraren hasiera
Irailak 14 Hondarribian eta Irailak 15 Irunen.
Jardueraren hasiera
2018ko Ekainak 15ean.
Adinak
2004 eta 2009 urteen artean jaiotakoentzat (bi urteak barne).

Irungo Ordutegia 
- Benjaminak (2008-09) Alebinak (2006-07): Astelehen - Asteazken –-Ositralak 17.30etatik 19.00etara. Egun bat edo bi egiteko aukera.
- Infantilak (2004-05): Astelehen - Asteazken - Ositralak 18.00etatik 19.30etara. Egun bat, bi edo hiru egun egiteko aukera.
Hondarribiko Ordutegia:
- Benjaminak (2008-09) Alebinak (2006-07): Astearte - Ostegunak 17.30etatik 19.00etara. Egun bat edo bi egiteko aukera.
- Infantilak (2004-05): Astearte - Ostegunak 17.30etatik 19.00etara. Egun bat edo bi egiteko aukera.

Instalazioetarako sarrera, eskola kiroleko asegurua, eskolako kamiseta teknikoa eta administrazio kudeaketa barne.
%20ko beherapena langabezian dauden gurasoen semeentzat eta eskolako bigarren edo hurrengo anai-arrebentzat.
Konpetizio egutegia daukagu igandeetan eskola kurtsoaren zehar. Hautazkoak dira konpetizioak, ez beharrezkoak.

Web bidez izena eman

 

atletismo federatua BAT irun hondarribia

Atletismoa egin nahi duzu eta atletismoko modalitate ezberdinak probatu gure entrenatzaileen laguntzarekin? Super Amara BAT taldea da bilatzen duzuna.
Zure kirola aurkitu ezinik? Hau izan liteke. Ziur gaude jarduera fisikoa egiteko eta egunez egun hobetzeko grina sortuko dizun modalitatea aurkituko duzula.
14 urtetik aurrera eta ordutegi zabal batean, Super Amara BATek giro aparteko entrenamendu talde ezberdinak eskeintzen dizkizu.
Estatu mailan lehiatzeko aukera ere izango duzu eta atletismoko kategoria guztietako taldeak ditugu.
Urte osoan zehar izen emateko aukera. Denboraldiaren hasiera, irailak 1ean.

Web bidez izena eman

 

running taldea irun hondarribia BAT

Taldeka korrika egitera atera nahi duzu giro onean eta zure mailako lagunekin? Zure taldea hau da.
Asteroko entrenamendu plana norberaren maila eta helburuen arabera (lasterketa herrikoiak, sasoian egon, etab.)
Running-era bideratutako gimnasioa. Indartze ariketak lesioak ekiditzeko.
Goizeko eta arratsaldeko taldeak. Ordutegi zabala.
Tituludun entrenatzaile pertsonal batekin.
Eta opozizioen froga fisikoak zure helburua bada, hauek prestatzen lagunduko dizugu.

Web bidez izena eman

 

sasoian jartzeko taldeak irun hondarribia BAT

Sasoian jartzeko emakumeen taldea

Jardueraren hasiera Irailak 12an.

Monitorea goi mailako kirola titulazioarekin
18 urtetik gorako pertsoeei zuzenduta, adin mugarik gabe.
Arreta pertsonalizatua norberaren helburuen arabera:
Mantenimendu soinketa, korrika egiten ikasi, oro har indartzea, adinak eragiten dituen lesioen prebentzioa,etab.

Ordutegia: Astelehenetik Ostiralera 18.00tik 19.30ra arte.

Sasoian jartzeko Gazteentzako taldea

Jarduera fisikoa egin nahi duzu, taldean, modu dibertigarrian eta konpetitzeko asmorik gabe?

Jardueraren hasiera Irailak 12an.
Tituludun entrenatzaile pertsoanala.
13 urtetik aurrera.
Kirola bitartez lagunak egiterra etorri eta sasoian jarri!
Kirol eta ariketa ezberdinen bidez entrenamendu planak.
Ordutegia: Astelehenetik Ostiralera 18.00tik 19.30ra arte.

Web bidez izena eman (Emakumeen taldera) 

Web bidez izena eman (Gazteen taldera)

 

2016 Diploma a la gestión avanzada

orain-kirola