Guadalupeko igoera

2010eko irailaren 4an, larunbatez, GUADALUPEKO IGOERA ATLETIKOAREN XXXIV. EDIZIOA egingo da, BATek antolatuta (Bidasoa Atletiko Taldea), Hondarribiko Udalak babestuta eta Hondarribiko jaietarako programatutako jardueren barne.

 

Espainiako Gazte Txapelketa

Bidasoa Nerjara joan zen estatuko gazte txapelketara 7 atletarekin joan den asteburuan, bibrazio onekin joan ere, eta bete egin ziren aukerak: Espainiako txapeldun 1, Txapeldunorde 1 eta erreleboa 4. lekuan.

Teresa Errandonea Campeona de España

Teresa Errandoneak faboritoaren papera gainditu zuen 100 metro hesidunetan (marka hoberena zeraman rankingean), eta ez zuen etsi irabaztearekin baizik eta indar sentsazioa utzi zuen eta huraxe erakutsi zuen finalean, urteko marka espainiar hoberena egin baitzuen, 14´´30, –1,6ko haizea aurka zuela, eta kanporatze txandak eta finalaurrekoak jokatu ondoren. Egin zuen bero handiak ere ez zuen bat ere lagundu markak lortzeko, eta horrez gainera, haizea etengabean aurka izan zuten zuzenean. Gainera, marka honek gutxienekoa egitea suposatzen du datorren urtean izango den gazteen mundialerako, eta hartara joateko borroka egingo du oraindik 1. urteko gaztea delako.

 

Beteranoen Espainiako Txapelketa

Uztailaren 2 eta 4 artean egin zen Aronan (Tenerife) Beteranoen Espainiako XVI. Txapelketa. Guztira 3 ordezkari izan genituen txapelketa horretan, eta urrezko bat, zilarrezko bi eta brontzezko bi ekarri zituzten etxera.

Juana Usabarrena

José Mesa garaile atera zen 70 urtetik gorako mailan 400 metroko proban, marka handiarekin gainera, 1.18.45. Era berean, 200 metroetan hartu zuen parte Josek, eta horretan ere lortu zuen podiumera igotzea, oraingoan hirugarren lekuan, 36.03 denborarekin.

Juana Usabarrena hiru aldiz igo zen podiumera W60 kategorian mailu (zilarrezkoa 16,78rekin), disko (zilarrezkoa ere 17,28rekin) eta pisu (brontzezkoa 6,65 metrorekin) probetan.

Azkenik, Patxi Erasok itxi zuen gure ordezkaritza, baina bosgarren lekuarekin geratu behar izan zuen disko M65 proban, 24,41 metroko jaurtaldiarekin.

 

Azkeneko argazkiak

Cadena Ser
BATen laguntzailea

Bidasoa Atletiko Taldea
C/ Ramón Iribarren, 4 Bajo Trasera
20300 Irun. Gipuzkoa
T: 609 672 917 - Fax: 943 620 610
mail